Gaurkotasuna



Urtero bezala, egun bat emanen dugu gure herriko kultura-aniztasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko. Oraingo honetan, pairatzen dugun pandemiak eskatzen dizkigun segurtasun-neurriak aplikatuz eginen dugu. Sortu dugun kultura-aniztasunari buruzko abestiaren inguruan eginen dira ekitaldiak, Lemon eta Tal musika-taldearen laguntzarekin eta hainbat burlatarren parte-hartzearekin. Goizean kantu honen bideoklipa grabatuko dugu, eta horretarako abuztuan zehar koreografia bat prestatuko dugu. Bideoklipa Youtuben eta sare sozialetan zabalduko da, abestia aurkeztu eta gero. Aurkezpena arratsaldean burutuko da, Lemon eta Tal taldearen kontzertuan, abestiaren prestaketan parte hartu duten pertsonekin. Egun honetan beste urtebetez parte hartzera animatzen zaituztegu, gure herriak auzokideen arteko elkarbizitzaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela erakusteko, euren jatorria edozein izan ere.

Burlatako Kultura-aniztasunaren Eguna ospatzeko ekitaldiak:

Abuztuak 29

11 .00etan. Udal-parkea. “Gehiago izanen gara” bideokliparen grabazio parte-hartzailea, kultura-aniztasunaren abestia. Nahi duenak parte har dezake, baina abuztuko ostiraletan Ezkabazabal enparantzan eginen diren koreografiako entseguetara joatea gomendatzen dizuegu. Gomendagarria da grabazioan bakoitzak bere jatorriaren eta kulturaren bereizgarriren bat izatea (soinekoa, kapela, kamiseta…).

20.00etan. Udal-parkea. “Gehiago izanen gara” kultura-aniztasunaren abestia aurkeztea. Lemon y tal musika taldea + Burlatako gonbidatuak ariko dira. Aulkiak paratuko dira segurtasun-distantzia egokian. Aldez aurretik joatea gomendatzen dugu lekua hartzeko.

Doako bertaratze askea. Ez da beharrezkoa izena ematea, baina puntualtasuna eta maskara eskatzen da.

Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra

Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua