Gaurkotasuna



LARUNBATEAN, IRAILAK 18 BURLATAKO KULTURA-ANIZTASUNAREN EGUNA

ERRIPAGAÑAKO KARPA (FUTBOL ZELAIAREN ONDOAN)

Urtero bezala, egun bat emanen dugu gure herriko kultura-aniztasuna aldarrikatzeko eta ospatzeko. Aurten , Erripagañako karpan eginen dugu, pairatzen dugun pandemiak eskatzen dizkigun segurtasun-neurriak aplikatuz.

 

Egitaraua:

17:30ean AURKEZPENA Iosu Marti “agitatzaile musikalaren” eskutik.

 

17:45ean  LA KLAVE ORKESTRA. Saltsa “perucha” (Perukoa).

 

18:45ean EUSKAL DANTZA ERAKUSTALDIA eta abestiak Axular Taldearen eskutik.

 

19:15ean TAI CHI ERAKUSTALDIA Chuàng Yi maisuaren eta Tai Chi ikastaroko ikasleen eskutik.

 

19:45ean BAILOTERAPIA ERAKUSTALDIA Cesar Tascon-en eta Bailoterapia ikastaroko ikasleen eskutik.

 

20:15ean  POESIA & POURING  Anfas eta Luz Solarte. Anfasen poesia errezitaldia aniztasunaren omenez, Luz Solartek poesia horietan oinarritutako pouring konposizio bat egiten duen bitartean

 

20:45ean WAYRA MUSIKA TALDEA. “Virgen de Cisne” Nafarroan bizi diren ekuadortarren Elkartea. Ekuadorreko musika tradizionala.

 

21:30ean  DEKO & L.M. 2. Bi abesti  André Vicente eta Leire Manterolaren eskutik. Horietako bat: “Inmigrante (¡Allí estaré!).

 

22:00etan  KATANGA DUB. Eszenako soinu unibertsoak eta Kolonbiako Karibeko landa eta hiri erritmoak uztartzen ditu. Bere kideak Iosu Marti eta Zarys Falcon dira. Azken honen ahots magiko eta berezia eta diskurtso feminista dekoloniala nabarmentzen dira.

 

 

Ekitaldiak dirauen bitartean, workshop (pouring, joskintza…) bestelako ekintzak eginen dira alde batean, agertokiaren azpian, Burlatako kultura-aniztasunaren dinamikako zenbait jarduera erakusteko eta jendeak parte aktiboki hartu ahal izateko. Horretarako, erakustaldia eta workshop-a uztartuko dira agertokian.

Baita “Munduko Jolasak” txikiendako ondoko gune batean 18:00etatik 20:00etara, Burlatako Gurutze Gorriak antolatuta.

 

Doako sarrera. Eserlekuak ez dira aldez aurretik erreserbatuko. Jendearendako gunea mugatuta egonen da eta ekitaldiak hasi baino 20 minutu lehenago irekiko da. Beharrezkoa izanen da musukoa eramatea eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea. Euria eginez gero eginkizuna Erripagañako karpan garatuko da.

 

Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua

Laguntzailea: Nafarroako Gobernuaren Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua