Gaurkotasuna



Martxoaren 24an, larunbata.

Burlatar bizilagun agurgarriak,

Badator udaberria, eta berarekin batera ingurumenaren errespetuaren alde lan egiteko antolatu ohi den ZUHAITZ EGUNA. Aurten, eguraldiak laguntzen badu, larunbatean, martxoak 24, ospatuko dugu.

Egun hau zuhaitzak landatu baino askoz gehiago izan behar delakoan, lau ekintza antolatu ditugu. Espezie anitzeko zuhaitz hamarkada bat landatuko dira Benten Erronda, San Isidro eta Azpa kontzejuaren arteko gurutzean dauden bi lorategitan. Lehen, Udal Parkean Lorategi Mediterraniarra sortuko dugu. Horretarako, hirurogei usain belar landatuko ditugu.

Bestalde, zabor organikoarekin auzokonposta egiteko auzoko erkidegoa sortu nahi dugu. Horretarako, informazio mahaia ezarriko da Iruñerriko Mankomunitatearekin batera.

Bertako hegaztiak ere berreskuratu nahi ditugu. Bide horretan Aterpeak proiektua martxan jarriko dugu, Intxaurdian, Erripan edo Parkeko zuhaitzetan habi-kutxak ezarriko ditugu.

Bi informazio mahai hauek egongo dira beste bi ekintzekin batera, hau da, 10:00etatik 12:00etara Parkean eta 12:00etatik 14:00etara Benten Errondako lorategian.

Bukatzeko eta indarrak berritzeko, txistorrada egingo dugu auzolanean eta Laguntzaileentzako edo parte-hartzaileentzako.

Zatozte goiz ederra pasatzera, non gogoratuko dugun Lurra ez dela gurasoen herentzia, gure seme-alaben mailegua baizik.