Gaurkotasuna



Apirilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ijitoa gure herrian errotuta dauden kulturetako bat izanik, gure auzokide ijitoak zoriondu nahi ditugu, haiekiko konpromezua erakutsi eta beren kultura aberatsa partekatu ere. Horretarako, apirilaren 13an Burlatako Kultura-etxean hainbat ekitaldi garatuko ditugu Gaz Kaló elkarte federakundearekin elkarlanean:

– RÍOS DE MEMORIA Erakusketa. Apirilaren 20tik 26ra (egunak zehazteke).
– 18:30etan “Ternipen” Gazte ijitoen topaketa, Chavorrós y Chavorrís Elkarteak deituta.
– 19:30ean doako kontzertua SonAkay eta Lorena&Bruno taldeekin.

Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Alorra.
Laguntzailea: Gaz Kaló.


Gazte ijitoen topaketa

Ordua: 18:30etan.


Lorena y Bruno
Lorena eta Bruno Jiménez Zangozako bi anaia-arreba dira,
pop kanta ezberdinak ñabardura flamenkoekin eta arrazaoihartzunekin
nahasten dituzte. Ahotsa eta kaxoiarekin
Lorena bere mirarizko oihartzunarekin eta erritmo
nekaezinarekin; eta ahotsa eta gitarrarekin Bruno, bere
ukitze bertutetsuarekin eta ahots goxoarekin.
Ordua: 19:30ean.

Sonakay

Flamenkoa edo runba euskal musika tradizionalarekin
fusionatzen duen gipuzkoar taldea. Benito Lertxundi
edo Mikel Laboa bezalako euskal egile abeslarien edo
Camaron edo Paco de Lucia flamenkoaren izarren
izpirituaren oinordekotzat dute haien burua. “Got
Talent” telebista saioan oso arrakastatsua izan da eta
komunikabideetan isla handia izan du.
Ordua: 20:00etan.