Gaurkotasuna



Abuztuko jaietan irekierako eta itxierako txupinazoa jaurtiko duen pertsona edo entitatea aukeratzeko, prozesu parte-hartzaile bat ireki da; oinarri osoak udal web orrian edo Herritarren Arreta Bulegoan (Udaletxea, Larrañetako Plaza z/g) ikus ditzakezue.

Burlatakoa den eta erroldatua dagoen edozein pertsonek edo entitatek proposatu ahalko ditu hautagaitzak 2019ko ekainaren 30a arte. Hauen aurkezpena, instantzia bidez, honakoetan egin ahalko da: Kultur Etxearen bulegoan (Benten Ingurubidea z/g) edo Herritarren Arreta Bulegoan (Udaletxea, Larrañetako Plaza z/g) edo Udalaren Erregistro Telematikoan (Egoitza Elektronikoan).

Instantzia proposamenarekin batera honakoa aurkeztu beharko da: hautagaitza aukeratua izateko azalpen laburra eta proposatuaren baimena.

Ondoren, Kultura eta festen Patronatuaren Juntak, gehiengo osoz, 3 eta 5 kandidatura arteko proposamena eginen du, ondoren herri bozketaren bidez txupinazoa jaurtiko duen pertsona edo entitatea aukeratuko delarik. Bozketa uztailaren 22tik abuztuaren 4era eginen da eta erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoek hartu ahalko dute parte.

Prozesuan parte-hartzera animatzen zaituztegu.

2019an Txupinazoa jaurtiko duen pertsona edo entitatearen aukeraketaren oinarriak