Gaurkotasuna



Ordainagiriak pertsona titularren bizilekuetara bidali dira.

Helbideratutako ordainagiriak: 2020/07/10etik aurrera zordunduko dira ordainagiri bakoitzean adierazten den kontu zenbakian.

Helbideratu gabeko ordainagiriak: 2020/07/10era arte ordaindu daitezke, ordainagiriaren atzealdean zehazten den edozein modura.

– Banku-txartelaren bidez, 948 23 84 00 ext. 119 edo Egoitza Elektronikoaren bidez, ordainagiriaren erreferentziarekin edo ziurtagiri elektronikoarekin.

Ordainagirien ordainketa moduak (128 Kb)

– Banku-transferentziaren bidez edo Udalaren edozein kontu-zenbakitan sartuta, argi eta garbi adierazita nork ordaindu behar duen eta kontzeptua.

LA CAIXA: ES75 2100 5256 6722 0005 7282

CAJA RURAL: ES96 3008 0073 1726 5330 3327

CAJA LABORAL: ES48 3035 0087 0108 7090

Apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legearen 14.7 artikuluak, Koronabirusaren osasun-krisiak (COVID-19) eragindako inpaktuari erantzuteko presako neurriak onartzen dituenak, salbuespenez premia-kasuetarako, aukera eman du lurralde-kontribuzioaren ordainketa geroratzeko, bermerik eta interesen sorrerarik gabe.

Diru-laguntza emateko, beharrezkoa da eskaera aurkeztea, arrazoia azalduta, eta eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean izatea geroratzea onartzen denean.

Beraz, geroratzerik ez badago, ordaintzeko adierazitako epea igarotakoan, premiamendu bidez kobratzeko izapideak egingo dira.

Borondatezko ordainketaren azken eguna: 2020ko uztailaren 10ean.

Data horren ondoren, dagokion gainordainarekin, ordainketa Udaleko bulegoetan egin ahalko da bai diruz bai kreditu txartelaren bidez (Larrañetako plaza z/g – Tfnoa: 948 23 84 00).