Gaurkotasuna



Udaltzaingoarengana joko dute (policia@burlada.es), posta elektroniko baten bidez, nahitaezko datu hauek emanez:

  • Establezimenduaren izen komertziala
  • Kokapena (kalea eta zenbakia)
  • Arduradunaren izen-abizenak
  • Telefono-zenbakia
  • Jarri nahi dituzun mahaien kopurua:

a) Mahaiak bazituen, ez zeukanaren gainetik

b) Mahairik ez bazuen, jarri nahi duen kopurua.

  • Kokapen berria edo egungo murrizketak betetzeko proposatzen duen alternatiba

Eskaerak banaka aztertuko dira. Udaltzaingoa establezimenduan bertaratuko da, eskatutakoa eskuratzeko aukerak ikusteko, eta eskabide-eredu espezifiko bat entregatuko du. Eredu hori Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko da, Egoitza Elektronikoaren bidez, edo aurreaurre, 012 telefono zenbakira deituta (948 012 012), edo 948 23 84 00 telefonora deituta, izapide telematikoa egin ezin bada.

Eskaera jaso ondoren, Udaltzaingoak terrazaren egokitzapenari buruzko txostena egingo du, eta Alkatetzak hura instalatzea baimendu edo ezetsiko du. Ebazpen hori eskatzaileari jakinaraziko zaio.

Terrazen arduadunei zuzenduriko informazioa (COVID)