Gaurkotasuna



Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuen sailak bideak garbitzeko protokolo bat prestatu du, Osasun Ministerioak egindako “Koronabirusaren Pandemiaren aurrean bide-garbiketako prozedura” dokumentuan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren gomendioetan oinarrituta.

Horrela, galtzada, plaza eta espaloien ekorketa mekanikoa egiten jarraituko da, udalerriko kaleetan materia organikoa ahalik eta gehien murrizten saiatuz. Bestalde, kaleak baldekatuko dira BK-Bioklin700 xaboi tensio-aktiboarekin, amonio kuaternarioekin. Era berean, osasun-zentroaren, egoitzen, gizarte-zerbitzuen eta sodio hipokloritoa duten saltokien desinfekzio puntualak egingo dira % 0,1ean.

Eskerrak ematea

Atzo (martxoaren 23an), Iruñeko Udalak, Mankomunitateak eta FCCk lagundu ziguten Burlatako kaleak desinfektatzeko lanetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu hirurei eskaintza altruista hau egiteagatik  garai gogor hauetan.