Gaurkotasuna



EUSKARALDIA (azaroak 20-abenduak 4)

EMAN IZENA!

https://izenematea.euskaraldia.eus/

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da Euskaraldiaren 2. edizioa. Milaka Belarriprest eta Ahobizik hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala eginen dugu, 15 egunez.

16 urte edo gehiago izanez gero, zeuk ere izena eman dezakezu, eta ariketa egiteko moduaren arabera, Belarriprest edo Ahobizi izan zaitezke.

BELARRIPREST: “lekua, gaia edo egoeraren arabera erabakiko dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, ez dut beti euskaraz eginen ulertzen dutenekin, baina euskaraz dakitenek niri beti euskaraz egitea nahi dut; eta horixe egin dezaten eskatzen diet, hain zuzen”.

AHOBIZI: “euskaraz ulertzen dutenekin, euskaraz eginen dut uneoro. Ulertzen ote duten ez badakit, lehen hitza euskaraz esanen dut, eta, ulertuz gero, euskaraz jarraituko dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere, nik euskaraz eutsiko diot solasaldiari ulertzen dutenekin”.

GOGORATU! Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.