Familia estimatuak,

Pandemiaren ondorioz ludoteka itxita egon den hilabete hauen ondoren, jakinarazi nahi dizuegu urriaren 19an berriro irekiko ditugula ateak.

Gure ludoteka jolasez, barre-algaraz, begirada konplizez, kantuz, neska-mutilez, bete dadin nahi dugu.
Dakizuenez, osasun-protokolo batzuk bete behar dira guztion artean zaintzeko; horregatik, ludoteka berriz ere martxan jartzen da, baina oraingoan beste modu batean:
Ikasturte honetan jolas libreko gune bat eta 2008 eta 2015 artean jaiotako haurrentzako jarduerak ahalbidetuko dituzten hainbat talde izango ditugu. Burbuila taldeak izango dira, eta gehienez 12 haur talde bakoitzean. Haur bakoitzak gehienez 2 taldetan eman ahal izango du izena, eta izena emateko hurrenkeraren arabera erreserbatuko da.

Talde bakoitzean gutxienez 6 haur egongo dira, aurreikusitako baldintzetan aurrera egin dezaten.
GRUPO 1 TALDEA GRUPO 2 TALDEA GRUPO 3 TALDEA GRUPO 4 TALDEA GRUPO 5 TALDEA

Lunes- astelehena

16:30-18:00

Martes-Astartea

16:30-18:00

Miércoles-Asteazkena

16:30-18:00

EUSKARAZ

Jueves-Osteguna

16:30-18:00

Viernes-Ostirala

16:30 – 18:00

GRUPO 6 TALDEA GRUPO 7 TALDEA GRUPO 8 TALDEA GRUPO 9 TALDEA GRUPO 10 TALDEA

Lunes-astelehena

18:15-19:45

EUSKARAZ

Martes-Astartea

18:15-19:45

Miércoles-Asteazkena

18:15-19:45

Jueves-Osteguna

18:15-19:45

Viernes-Ostirala

18:15-19:45

EUSKARAZ

 

Izena emateak
Izen-emateak 012 telefonoaren bidez egingo dira urriaren 13tik 15era bitartean eta, ondoren, sinatu eta dokumentazio bat entregatu beharko da ludotekan. Dokumentazioa hemen aurki dezakezue: www.burlata.eus.

 

Berriz elkar topatzeko irrikaz!

¡Con muchas ganas de volver a encontrarnos!