Gaurkotasuna



Gure herria jasaten ari garen pandemiaren kaltetuenetako bat izaten ari da.

Terrazetan, tabernetan edo kalerako irteeretan bildu ahal izateko jarraitu beharreko jarraibideen ez-betetze larriak erregistratzen ari dira. Lagunak eta familia osoak kalean, guraso talde desberdinak paseoan, araudia betetzen ari diren beste auzokide batzuen errespetuari muzin eginez… Eta egoera hauek udalerri osoan ari dira errepikatzen.

Beraz, bizilagunen erantzukizuna eskatzen dut, zabaldu diren osasun-segurtasuneko jarraibideak bete daitezen. Asko dago jokoan, asko, eta horretaz jabetu behar dugu, eman ditugun aurrerapausoetan atzera egin dezakegulako eta konfinamendua are gehiago luza daitekeelako, horrek guztiak dakarren BIZITZA ETA KOSTU EKONOMIKO ETA SOZIALAREKIN.

Eta, jakina, baita egoera horretatik ateratzen laguntzeko gure osasungintzan larrua uzten ari diren pertsonenganako errespetuagatik ere. MESEDEZ, ERRESPETUA, HEZKUNTZA ETA GIZARTE-KONTZIENTZIA.

Horregatik guztiagatik, eta dagokidan erantzukizun guztia nire gain hartuta, Alkatea naizen aldetik, Burlatako Udaltzaingoari Osasun Ministerioak ezarritako jarraibideak hausten dituzten jarrera guztiak berehala zigortzea agindu diodala jakinarazten dut.

Guztiengatik, ERANTZUKIZUNEZ JOKATU MESEDEZ, ERANTZUKIZUNEZ.

Ana Mª Góngora Urzaiz