Gaurkotasuna



2, ASTEAZKENA

Hitzaldia

“Ekuatore Ginea: literatura eta egoera politikoa” Donato Ndongo, Espainian errefuxiatutako nobelagile eta idazle ekuatoreginearra.

Ordua: 19:30.

Lekua: Kultura Etxea. Hitzaldi-aretoa.

Sarrera: dohainik, aretoa bete arte.

URRIAREN 7TIK 19RA

Erakusketa

“Saberse un loco”

Ramón Esonoren lan grafikoa, komikiak, afixak eta kartoiak. Ekuatore Ginean jaio zen, 1977an. Ilustratzailea, komiki eta eleberri grafikoko marrazkilaria da. Marrazteko grinaz gain, bere herrialdean dagoen diktaduraren aurkako aktibismoa burutzen du.

Bere lanak direla-eta hainbat sari jaso ditu Angulema, Bolonia eta Cocobulles-en (Boli Kostan) egindako jaialdietan. Halaber, bere lanak Brasil, Kamerun, Espainia, AEB, Etiopia, Ekuatore Ginea, Paraguai eta Afrikako Batasunean aurkeztu ditu.

Lekua: Erakusketa-aretoa.

9, ASTEAZKENA

Mahai-ingurua

“Ba al dago etxebizitzarako eskubiderik Burlatan?”

Gonbidatuak: Begoña Alfaro (abokatua eta Hipotekadunen Kaltetutakoen Plataformako -PAH- kidea), Maria Ibáñez (Burlatako Udaleko etxebizitza-teknikaria) eta Gazte Batzordeko gizarte eta ekonomiako teknikari bat.

Ordua: 19:30.

Lekua: Kultura Etxea. Hitzaldi-aretoa.

Sarrera: dohainik, aretoa bete arte.

16, ASTEAZKENA

Tailerra

“Estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak. Eta zuk, zuk ere sinesten dituzu?”

Zurrumurruen kontrako ZASKA sareak parte hartuko du.

Ordua: 19:30.

Lekua: Kultura Etxea. Hitzaldi-aretoa.

Sarrera: dohainik, aretoa bete arte.

23, ASTEAZKENA

Mahai-ingurua

“Burlatako Udalaren 2018ko larrialdietarako laguntzen helmuga eta erabilera”

Laguntza jaso zuten erakunde guztietako ordezkari banak parte hartuko du. MÉDICOS DEL MUNDO (Guatemala), ANARASD (Mendebaldeko Sahara), ZAPOREAK (Grezia) eta APROE (Ekuador).

Ordua: 19:30.

Lekua: Kultura Etxea. Hitzaldi-aretoa.

Sarrera: dohainik, aretoa bete arte.

25, OSTIRALA

VIII. Elkartasunerako Jaialdia: “Pobrezia Zero Burlata”

Bi zati izango ditu: Burlatako musika eta dantza taldeak eta beste herrialdeetakoak.

Ordua: 18:00.

Lekua: Kultura Etxeko antzokia.

Sarrera: librea, gonbidapenarekin.

Borondatezkoa eman daiteke. Gonbidapenak San Joan parrokiako bulegoan egongo dira urriaren 9tik, 10:00etatik 13:30era. Tel. 948 145 254.

Antolatzailea: Cáritas Interparroquial.

30, ASTEAZKENA

Emanaldia eta zineforum Dokumentala “Cuerdas”

Dokumentala ama eta seme-alaba indigenei bizitza salbatzen dien erditze bertikalari buruzkoa da (Churcampan, Peruko Andeetan).

Solasaldia egingo da: Eymard Uberetagoena (argazki-zuzendaria), Laura Martínez (ekoizpen-zuzendaria), Marga Gutiérrez (zuzendaria) eta Aitziber Erro Ariz (Peruko proiektu-teknikaria, Médicus Mundirena).

Sinopsia: Victoria ume batez erdituko da hiru mila metroko altueran. Soka batzuei eusten die. Churcampan (Peru) heriotza-tasa jaitsi egin da osasun-arreta eta erditze bertikalaren berreskuratzeari esker.

ICAA-ren, Nafarroako Gobernuaren laguntza eta Iruñeko Udalaren eta Médicus Mundi-ren elkarlanari esker.

Ordua: 19:30.

Lekua: Kultura Etxeko antzokia.

Sarrera: dohainik, aretoa bete arte.