Kultura-aniztasun eta migrazioa



Burlatako Udaletik “Elkarbizitzari buruzko Diagnosia Burlatan. Udal Ekintza Plan bat egiteko Proposamena” argitalpenaren aurkezpenera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak. Heldu den ekainaren 23an, asteartearekin, 18:30ean izanen dena, Burlatako Kultur Etxeko Entzunaretoan.
Aurkezpen honekin, lau urteko prozesuari amaiera emanen diogu. Bertan,herritarren parte-hartze handiarekin, zu bezalako pertsonei edo ordezkatzen duzun zurea bezalako erakundeei esker, jatorri eta kultura desberdinetako bizilagunen arteko harremanak aztertu, baterako hausnarketarako guneak sortu eta herriko kulturen arteko bizikidetzahobetzeko proposamenak bildu eta landu ditugu.
Mahai nagusian honako hauek egonen dira: Ana Gongora Burlatako Alkatea eta Nafarroako Gobernua ordezkatuz, Eduardo Santos Migrazio Politiketakoeta Justiziako Departamentuko kontseilaria eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko kontseilaria. Ekitaldia Tanya Naydenova eta Leire Manterola Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Ataleko bi ordezkariek aurkeztuko dute. Argitalpenaren egilea den Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile-taldea ere bertan egonenda, prozesuaren eta haren ondorio nagusien azalpen laburra egiteko. Izaskun Andueza, Rubén Lasheras eta Edurne Jabat dira taldeko kideak.
Edukiera mugatua izanen da segurtasun-neurriak gordetzeko, eta,horregatik, asteartea baino lehen zure bertaratzea berresteko eskatzen dizugu, baita argitalpenaren ale bat eduki nahi duzun ere, gaztelaniaz eta euskaraz eskuragarri dagoena.
Eskertuko genizuke zu lehenago etortzea, 18:00etatikaurrera, maskara jarrita, egiaztagiria egin eta alea jasotzera.

Baieztapenak: 676787212 diversidad@burlada.es

Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua