Gaurkotasuna



“Pertsona guztiak duintasunean eta eskubideetan libre eta berdin jaiotzen dira”. Hitz hauek ageri dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren lehen artikuluan. Tokiko udalen, erakundeen eta herritarren eskubideen babesaren eta defensaren bermatzaileen oinarrizko lana gidatzen du.

Ekainaren 28, LGTBI+ (Lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual) harrotasun eguna, eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko eguna da, errespetua eta bizikidetza aniztasunaren ikuspegitik aldarrikatzekoa. Duela mende erditik ospatzen da, Stonewallen, polizia errepresioaren ondoren Trans pertsonek eta homosexualek plantoa egin zutenetik.

Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, lege-arloan nahiz gizartearen ideiei dagokienez, lorpen horiei esker iragazkortasun handiagoa lortu du sexu eta genero-aniztasuna bizitzeari dagokionez. Baina horrek ez gaitu engainatu behar, LGTBIfobia errealitate bat baita oraindik ere.

Aurten, ekainaren 28a aldarrikatu eta ospatuko dugu, Burlatako Udalean LGTBI+ arlo espezifikoa sortu berri baita, Nafarroako Foru Erkidegoan lehena, zeinean LGTBI+ pertsonen eta, oro har, herritarren eskubideen aldeko udal-politikak bertatik garatuko dira.

Jarduera ekainaren 29an izango da, 20:00etan, Burlatako jauregian. Zatoz aldarrikatzera eta ospatzera.