Gaurkotasuna



Burlatako Udalak udal aurrekontuko 75.000 euroko diru saila gordetzen du 2019 urterako  Aurrekontu Parte Hartzaileak kontzeptuarekin.

Burlatako udalerrian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek, bere jarduera udalerrian garatzen duten elkarteek eta kolektiboek eta udal langileek aurkeztu ahalko dituzte proposamenak.

Proposamenek obrei eragin beharko diete (berriak edo mantentzekoak) edo erosketa iraunkorrak izan beharko dute (inbertsioak).

Proposamenak izenburu propio batekin aurkeztuko dira eta memoria bat lagunduta joan beharko dira, bertan proiektua aurkeztuko da eta Burlatako herritarrentzako izan dezakeen interesa justifikatuko da, gutxi beherako aurrekontua gehituz.

Proposamenak  eskaera orri honen bidez aurkeztuko dira:

2019ko aurrekontu parte-hartzaileen proposamen eskaera

Proposamenak  Hiritarrentzako Arretarako Bulegoan (Larrañeta z/g plazan) 08:00etatik 14:15etara aurkeztu ahalko dira 2019ko martxoaren 11tik  apirilaren 7ra.

Hirigintzako Batzordeak txosten bat egingo du aurkeztutako proposamenekin oinarrietan adierazitako irizpideak kontuan hartuta. Hauek udaleko web orrian aurkitu daitezke (www.burlata.eus). Onartutako proposamenak herri bozketara eramanen dira, datak bere momentuan argitaratuko direlarik.