Gaurkotasuna



Garapen Iraunkorrerako Burlatako 2030 Agenda pertsonak, planeta eta oparotasuna babestea helburu duen ekintza-plana da. Espainiako Hiri Agendatik ateratako 10 ardatzetan egituratutako 17 Garapen Jasangarrirako Helburuek osatzen dute.

 

  1. Lurraldea, paisaia eta biodibertsitatea
  2. Hirigintza eta populaketa eredua
  3. Klima aldaketa
  4. Ekonomia zirkularraren eta baliabideen kudeaketa jasangarria
  5. Mugikortasuna eta garraioa
  6. Kohesio soziala eta aukera-berdintasuna
  7. Hiri-ekonomia
  8. Etxebizitza
  9. Aro digitala
  10. Udaleko kontu-hartzailetzarako eta gobernantzarako tresnak

Jasangarritasunaren ikuspegitik Udalerriaren etorkizuna lantzea izanen du helburu eta ondorengo zutabeetan oinarrituko da: ingurunea, gizartea eta ekonomia.

HIRI-GALDEKETA.

Burlatako Udaletxeak, 2030 Agenda betetzeko prozesuaren sustatzaile den heinean, ondorengo galdeketa betetzera animatzen zaitu. Galdeketaren helburua Burlatako bizilagunen informazioa biltzea da, 10 gai handiren diagnostikoaren sortze prozesuan laguntzeko, diagnostiko hori izanen baita garapen jasangarrirako etorkizuneko ekintza-plana sortzeko oinarria.

10 minutu besterik ez dituzu behar, eta Burlata jasangarriagoa egiten lagunduko digun prozesua osatzeko garrantzi handiko informazioa emanen diguzu.

Galdetegia 2021ko urtarrilaren 10era arte irekia egonen da.

 

[es] [eus] https://www.survio.com/survey/d/agenda2030burlada

 

Galdetegiaren erantzunak anonimoak izanen dira.

Mila esker parte hartzeagatik.

 

LAN-EGITASMOA

 

JASANGARRITASUNAREN INGURUKO DIAGNOSTIKOA

Helburuak.

Informazioa eta lehenespen irizpideak lortzea.

Hiri Agendako 10 ardatzen arabera jasangarritasun adierazleetatik ateratako datuak betetzea.

Ekintzak.

  • Elkarrizketak edo talde triangeluarra (komunitatearen ordezkari diren eragileak)
  • Galdeketak online
  • Jasangarritasunaren inguruko lehen foroa

Epea: azaroan hasi eta 2021ko otsaila arte.

Espero ditugun emaitzak eta produktuak: BURLATAKO JASANGARRITASUN DIAGNOSTIKOA dokumentua

 

TOKIKO EKINTZA-PLANA EGITEA

Helburua.

  • 10 ardatzekin lotutako planaren lerro estrategikoak definitzea
  • Lehentasunezko helburu eta ildo estrategikoak identifikatzea

Ekintzak

  • Adituen batzordea
  • Bigarren jasangarritasun foroa (helburu gisa)
  • Hirugarren jasangarritasun foroa (ildoak eta proposamenak aztertu)

Epea: martxoan hasi eta 2021ko maiatza arte.

Espero ditugun emaitzak eta produktuak: TOKIKO EKINTZA-PLANA BURLATAKO 2030 AGENDA dokumentua

 

Organo parte-hartzaileak

  • TOKIKO BATZORDE BETEARAZLEA (CEL) batzorde politikoa eta teknikoa.
  • JARRAIPEN-BATZORDEA (Burlatako Udaletxea, Nafar Gobernua eta NOMMAD (laguntza teknikoa).
  • ADITUEN BATZORDEA (talde politiko bakoitzak bat hautatu du).
  • JASANGARRITASUN FOROAK (hiritarrei irekiak).