Gaurkotasuna



Burlatan jatorri ezberdinetako lagunak bizi gara. Bada bertan jaio dena edo beste leku batzuetatik etorri direnak. Kalean ikusi eta elkar errespetatzen dugu, baina oso gutxitan agurtu edo hitz egiten dugu gure artean.

Eta gustatuko litzaiguke auzokide horri hurbiltzea, haren kultura eta ohiturak ezagutu, ezberdintasunak egiaztatu, baina lotzen gaituzten gauzak ere. Hitz batez, partekatu.

Ba orain baduzu aukera hori.  AUZOKIDE ekimenak jatorri ezberdineko Burlatako pertsonak eta familiak bildu nahi ditu mahai baten inguruan.

Zertan datza?

Pertsona batzuk edo mota guztietako familiak anfitrioiak izanen dira, etxean beste jatorriko familia gonbidatu hartzeko. Anfitrioiak bazkari xume bat prestatzen du, ahal bada jatorrizko lekuko plater tipikoak, eta bazkaria dirauen bitartean dinamizatzaile bat arduratzen da elkarrizketa gain behera ez etortzeaz. Bisita ere beste egun batean itzul liteke! Dagoeneko sei bazkari burutu dira eta partaide guztiak oso pozik egon dira.

Egitasmo honi amaiera emateko bazkari bat antolatuko dugu ekimenean parte hartu duten pertsona eta familiekin. Bertan haien esperientzia partekatu ahal izanen dute.

Zuk edo zure familiak esku hartu nahi baldin baduzue, bai anfitrioi edo gonbidatu bezala eta bai dinamizatzaile bezala ere, jarri harremanetan Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzuarekin, urriaren 15a baino lehen.

948 238400 (Luz.115) – 676787212- diversidad@burlada.es