Gaurkotasuna



Aisialdiko pipoteak edo antzekoak ireki ahal izango dira, baldin eta dagokion udalak baimenduta badaude eta, ireki aurretik, erantzukizunpeko adierazpen bat bidaltzen badute Osasun Departamentura eta herriko udalera, indarrean dagoen osasun-araudia betetzeko konpromisoa hartuz. Gainera, kontsumoa mahaian eserita egingo da, edukieraren % 50ean, aireztapen onarekin eta maskara nahitaez erabilita, kontsumitzeko unean izan ezik, eta gel hidroalkoholikoaren banagailuak edukiko dituzte.

Erantzukizunpeko adierazpena

Burlatako udaleko udaltzaingoan erantzukizunpeko adierazpenaren kopia bat aurkeztu beharko dute, bulegoan edo posta elektronikoz policia@burlada.es helbidean.