Gaurkotasuna



DATORREN EKAINAREN 10ETIK AURRERA, EGOERAK AURRERA EGIN AHALA, SOTOKO UDALINSTALAZIOAK IREKIKO DIRA.

Ekainak 10 – El Sotoko udal instalazioak berriro irekitzea

Bi txanda ezarriko dira sarbiderako: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara. 14:00etan pertsona guztiak instalaziotik atera beharko dira.

Aldez aurreko erreserba egitea ezinbestekoa izango da esteka honetan (lehen erreserba 948 130 260 telefonora deituz egin daiteke).

Egunean erreserba bakarra egin ahalko da, 6 eguneko aurrerapenarekin.

HASIERAKO IREKIERA – ekainak 10, asteazkena – BERDEGUNEA

Espazio irekiak: berdeguneak, komunak, aldagela orokorrak eta kanpoko dutxak.

Berdegunearen edukiera %30ra murriztu da: 1.200 pertsona.

Instalaziorako sarbidea ate nagusitik izango da, eta irteera tornuen ezkerraldeko atetik.

Instalazioaren edukiera kontrolatu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da sarrera eta irteera txartelarekin egitea; veste irakurgailu bat ezarriko da irteera kontrolatzeko.

Instalazioaren barruan derrigorrezkoa izanen da maskarilla erabiltzea, betiere segurtasun-distantzia mantendu ezin bada.

BULEGOA: aldez aurreko hitzorduarekin (948 130 260). Pertsona BAT bulegoan.

IGERILEKU OLINPIKOA IREKITZEA – ekainak 24, asteazkena

Espazio irekiak: igerileku olinpikoa, unean-unean indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera irekiko da.

Berdegunea eta kanpoko dutxak. Berdegunearen edukiera %50era murriztu da: 2.000 pertsona.

Igerilekuetako taberna jendearentzat irekitzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

JOLAS-IGERILEKUA IREKITZEA – uztailak 3, ostirala

Uztailaren 3an, ostirala, jolas-igerilekua atrakziorik gabe irekiko dela, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:45era.

Bainurako baino ez da erabiliko, eta uneoro errespetatu beharko dira sorosleen eta Kirol Patronatuko langileen jarraibideak.

IGERILEKU ESTALIA IREKITZEA – ekainak 25, osteguna

IGERILEKU ESTALIAren irekiera protokoloa

BESTE INSTALAZIO BATZUK

Gimnasioa: itxita. Egoeraren bilakaeraren arabera aztertuko da irekitzea.

Edukiera murriztuta, aldez aurreko erreserbarekin eta araudiak ezartzen dituen higiene-neurriekin irekitzea planteatzen da.

Atletismo pistak: irekiak. Web bidezko aurretiazko erreserba-sistema mantentzen da.

Erretegiak: itxiak.

Hamaka-gelak eta haur jolasak: itxiak.

Aldageletako dutxak: itxiak.

UDAKO SARREREN ETA ABONUEN SALMENTA

Udako paseak Burlatan erroldatutako pertsonei bakarrik egingo zaizkie. Ez da sarrerarik salduko.