Gaurkotasuna



Gobernu Ordezkaritzaren argibideak maskaren banaketari buruz.

Maskaren banaketa lau eremu edo sektoreren arabera antolatu da:

  • 1. eremua. Iruñea (soilik Iruñea, Iruñerria ez). Maskarak Babes Zibileko Zerbitzuak, Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak banatuko ditu. Banaketarako tokiak honakoak izango dira: autobus geltokia, tren geltokia, hiri garraioko markesinak, ospitaleak, Merindadeen plaza, merkatuaren inguruko eremua eta hipermerkatuak. Halaber, maskarak banatuko dira jendea maiz ibiltzen den eremuetan. 40.000 maskara banatuko dira.

 

  • 2. eremua edo blokea. Tokiko polizia duten udalerriak. Maskarak Babes Zibileko Zerbitzuak eta tokiko poliziak banatuko ditu. Hala behar izatekotan, Foruzaingoak eta Guardia Zibilak ere laguntza emanen du. Banaketarako tokiak honakoak izango dira: industrialdeetako sarbideak 07.00etatik 09.00etara; osasun zentroetako, supermerkatuetako, saltokietako eta botiketako inguruak 10.00etatik 13.00etara. 45.000 maskara banatuko dira.

 

  • 3. eremua edo blokea. Tokiko polizia ez duten gainontzeko udalerriak. Maskarak Babes Zibileko Zerbitzuak, tokiko poliziak (halakorik balego), Foruzaingoak eta Guardia Zibilak banatuko ditu. 30.000 maskara banatuko dira 2. eremuan adierazitako antzeko tokietan.

 

  • 4. eremua edo blokea. Nekazaritzako eta eraikuntzako sektoreak. Nekazarien sindikatuek eta erakundeek laguntza emanen dute eta, eraikuntza alorrerako, UGT eta CCOO sindikatuek. Sektore bakoitzerako 9.000 maskara banatuko dira.