Gaurkotasuna



Maiatzaren 18tik aurrera herritarrei aurrez aurreko arreta emango zaie Burlatako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan. Kutsatzeko osasun-arriskua dagoela ikusita, arreta presentzialari pixkanaka eta ordenatuta ekingo zaio, eta aurretiko hitzordua erreserbatu duten pertsonei soilik emango zaie arreta. Aurrez aurreko arretari berriro ekin arren, Burlatako biztanleei udalarekin izapideak egiten lagunduko zaie, ahal den neurrian, etxetik bertatik.

HITZORDUA maiatzaren 13tik aurrera hartu ahal izango da 948 23 84 00 telefonoetan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era, eta 012an (948 012 012), astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara.

Garrantzitsua da tramitearen dokumentazio guztia aurkeztea, hitzordua erreserbatzeko unean ereduak eta informazioa eskatu ahal izateko.

Eskertuko genizuke udaletxera aldez aurretik hitzordua eskatuta jotzen duten pertsonek barrutian erakutsitako funtzionamendu-arauak betetzea, ez ditzaten arriskuan jarri ez haiek, ez gune hori partekatuko duten gainerako pertsonak.