Gaurkotasuna



Antzerkiaren onurak anitz dira: adierazpenari eta sormenari laguntzen die, baita hazkunde pertsonalari ere. Halaber, bizitzan moldatzeko tresnak ematen dizkigu eta elkarrekin bizitzeko eta partekatzeko gune bat da. Tailer guztian zehar antzerki-teknikak lan egin ondoren, amaiera bikaina emanen diogu kultura-aniztasunari buruzko eszenaratze batekin.

Helduei zuzendua. Doakoa

Martxoaren 2tik abenduaren 21era

Asteartean, 18:30etik 20:30era

Kultur Etxea

Irakaslea: Marisa Serrano

Izen-emateak otsailaren 24a bitarte: 676787212 diversidad@burlada.es

Gutxienezko ikasle-kopurua: 10

Gehienezko ikasle-kopurua: 20

Burlatan erroldatutakoek izanen dute lehentasuna.

Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua