Gaurkotasuna



Bozketa aurretik proposamenak aurkezteko batzarra egonen da, ekainak 6 osteguna, 19:00etan udal jauregitxoan.

BOZKETA

Bozketan parte hartu ahalko dute Burlatan erroldatuak dauden 16 urtetik gorakoek (2019an urteak betetzen dituztenak barne).

Bozketa ekainaren 10etik 16ra izanen da udal web orriaren bidez, edo telefonoz, goizez astelehenetik ostiralera 012an (948 012 012) edo Herritarrenganako Arreta Bulegoan (948 238 400).

Sakatu hemen web orriaren bidez bozkatzeko

Botoa emateko modua honakoa izanen da: pertsona bakoitzak bozketan parte hartzen duten proiektuen artean gehienez ere 3 proposamen markatu ahalko ditu, 1., 2., eta 3. Bezala ordenatuz. Zenbaketan, 1. Lekua betetzen duenari 3 puntu emanen zaizkio, bigarren lekua betetzen duenari, bi puntu eta puntu bat hirugarrenari. Azkenik puntuak zenbatu eta izan dituzten puntuen arabera ordenatuko dira.

 

PROPOSAMENAK

1. Proposamena.

1- Jabeak soilik sartzeko aparkaleku zainduak instalatzea

2. Proposamena.

2- Pump Track Park

3. Proposamena.

3- Erregeen Kabalgatarako eta beste hainbat erabileretarako atoia erostea

4. Proposamena.

4- Soinu-ekipoa

5. Proposamena.

5- Hilarión Eslava ikastetxea berriz naturalizatzea

6. Proposamena.

6- 14 eta 18 urte bitartekoentzako bi erraldoi txiki sortzea

7. Proposamena.

7- Street Workout (Kalistenia parkea)

8. Proposamena.

8- Moto-aparkalekua Kale Nagusian

9. Proposamena.

9 Mahaitxoa Adinekoentzako Udal-zentrorako

 

2019rako aurrekontu parte-hartzaileen oinarriak

2019rako aurrekontu parte-hartzaileen eskuorria

 

2018KO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK

2018ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proposamen irabazlea gauzatu zen eta jadanik Adinekoentzako Udal zentroko informatika ikasgela egina dago.