Exterior del palaceteBurlatako jauregitxo baten inguruan hedatzen den berdegunea da parkea. Maximo Goizueta arkitektoak jauregitxo txiki baten burutapena egin zuen, eta garaiko estilo nagusien adierazgarritzat har daiteke. Eraikina osorik hartuta, modernistatzat jotzen da, bi ezaugarrirengatik gehienbat: eraikinaren asimetria eta hegoaldeko zein sartaldeko fatxadetan ageri den beirazko eta burdina urtuzko galeria, material bereko zutabetxo lirainen gainean dagoena.

Modernismoaren erakusgarri dira arbelezko mantsardak ematen dion itxura exotikoa eta arbelezko dorre pinakuluduna. Horretaz gain, handia da erabilitako harlanduaren kalitate-aniztasuna, eta kiribizto-itxurazko ezaugarriak ere ageri dira erlojugintzako zenbait piezatan.

Parque municipal. Poni de piedra.   Parque municipal

Bestalde, arku-formako hutsarteak ere badira; erromanikoa gogorarazten dute horiek. Mantsardako leihotxoan, berriz, arku konopial gotikoa eta hegal barrokoa ageri dira. Barnealdea arretaz egokitua dago, eta egurra gailentzen da. Berdegune zabala parke publiko bihurtu du Burlatako Udalak, hura baita hain zuzen ere jauregitxoaren eta berdegunearen jabea.

Parque municipal. Mesa con bancos de piedra.Parque municipal