KONTAKTUA:
Helbidea: Zalduko Kalea z/g p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa
Bulegoko telefonoa: 948 13 02 60
Igerilekuetako telefonoa: 948 24 53 10
E-Posta: deportes@burlada.es
KIROL ESKOLAK
COVID19aren aurreko prebentzio neurriak – Kirol Eskolak
2020-2021 Kuota hobaridunaren eskaera orria
2020ko KUOTAK
2020ko kuotak (abonatuendako hiruhileko kuota)
ARAUDIA
- Erroldatuak diren bazkide berriendako informazioa/paseak/sarrerak
- Erroldatu gabeko bazkideendako informazioa/paseak/sarrerak
- Patronatuko Estatutuak
- Abonatu eta erabilzaileen araudia – 2019
- Atletismo pisten araudia
- Kirol patronatuaren ordenantza fiskala
- 2020eko tasa eta prezioak
INPRIMAKIAK
- Patronatuko instantzia
- Baja eskaera
- Urtebetetzea ospatzeko eskaera
- Eszedentzia eskaera
- Tasa berezietarako eskaera orria
- Helbideratze aldaketa egiteko eskaera
KIROL INSTALAZIOAK:
EL SOTO KIROL-GUNEA
Kirol-gune honek (Zalduko kalea z/g) (Ikusi planoa) honako kirol-instalazio hauek biltzen ditu:
- Belarrezko futbol-zelaia eta atletismo-pista.
- Beisbol-zelaia.
- Udal igerilekuak (kanpokoak eta estalia).
Zelai horietan, hainbat kiroletan aritzen dira Kirol-taldeak zein Kirol Eskolak; besteak beste, Hiru Herri Atletiko Taldea, Beisboleko Arga Kirol-taldea eta Burladés Kirol Taldea bere bi futbol-zelaietan, Erripagañako belar artifizialeko zelai berriaren ondoan.
4
44
4
4
4
Ezin ditugu ahantzi, Burlatako Igeriketa Taldearen jarduera eta udal-igerilekuetan egiten diren ur-jarduerak.
Udal-igerilekuek honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:
* Kanpoko igerilekuak:
– 50 m-ko igerileku olinpikoa (2009an irekia)
– Jostatzeko igerilekua, hainbat jostaketarekin
– Plisti-plasta aritzeko igerilekua.
4
4
444
4
4
4
* Igerileku estalia:
– 25 m-ko igerilekua
– Hidromasaje-jacuzzia duen igerilekua
4
44
4
4
4
4
4
* Bainu turkiarra
* Dutxa eskoziarra
* Squash-aretoa
* Gimnasioa
* Ostatu-Jatetxea
* Haurrentzako parkea
* Belardi zabalak
4
4
ELIZGIBELA KIROLDEGIA
Elizgibela Kiroldegia Elizgibela karrikan dago (Ikusi planoa). Kiroldegi horretan, honako kirol-jarduera hauek egiten dira: Klub eta Kirol-eskoletakoak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroen gorputz-hezkuntzako eskolak eta Burlatako Kirol Patronatuak berak antolatutako kirol-jarduerak, gazteentzat nahiz helduentzat.
Telefonoa: 678 753 834
Elizgibela Kiroldegiak, zenbait gune osagarriez gain, honako kirol-gune hauek ditu:
- Kirol-taldeentzako gimnasioa.
- Soinketa- eta borroka-gela.
- Kirol-areto estalia.
- Harmaila finko eta mugikorra (500 lagunentzat.)
ASKATASUNA PILOTALEKUA
Askatasuna Pilotalekua Elizgibela Kiroldegiari atxikita dago. Han, Zugarralde Pilota Taldea aritzen da gehienbat, bai klub gisa, bai kirol-eskola gisa, eta, halaber, Burlata Herri Kirol taldea.
Honako hauek aurki ditzakegu han:
- Arauzko pilotalekua
- Entrenatzeko/berotzeko pilotalekua (aurrekoarekiko zeharka kokatuta)
- Kirol-pista.
ASKATASUNA GIMNASIOA
Askatasuna Gimnasioan -Bigarren Hezkuntzako Askatasuna Institutuak utzita (Ikusi planoa)- aritzen dira Burlata Saskibaloi Kluba eta Ibaialde Gimnastika Kluba (Gimnastika erritmikoaren arloan).
IBAIALDE SOINKETA-GELA
Ibaialde Gimnasioan, Ibaialde Institutuaren baimenarekin (Ikusi planoa), helduentzako jarduerak egiten dira.
4
4
4
4
HILARIÓN ESLAVA II KIROLDEGIA
Burlatako Bakearen Ibilbidean kokatua dago kirolgune hau, izen bereko eskola publikoaren ondoan (Ikusi planoa). Hor, Areto-futboleko kirol-eskolek egiten dute lan, Burladés Kirol Elkartearen zuzendaritzapean, eta, halaber, Burlada Areto-futboleko Klubeko talde gehienek. Goizez, Hilarión Eslava Eskola Publikoak erabiltzen, du gorputz-hezkuntzako eskolak emateko.
Hilarión Eslava II Kiroldegiak, eremu osagarriez gain, baditu kirol-pista estali bat eta 50 lagunentzako harmaila txiki bat.
Telefonoa: 673 261 345
ERRIPAGAÑA UDAL FUTBOL ZELAIA
2011n Erripagaña Udal Futbol Zelaia ireki zen, belar artifizialarekin egindako estadio moderno honen barruan ekintza anitzetarako bi areto daude.
Telefonoa: 680 353 988
KIROLAREN ETXEA
Elizgibela kalean kokaturik dagoen Kirolaren Etxean, Mikel Gurea Xake Klubak du egoitza.