• Telefonoa: 948 13 64 20

  • Helbide elektronikoa: cultura@burlada.es

  • Helbide postala: Bentetako ingurubidea kalea p.k.31600 Burlata (NAFARROA).

Kulturaren eta Besten Patronatua Kultur Etxetik koordinatzen da. Aipatutako Etxea 2004ko apirilaren 4an inauguratu zen.

Honako instalazio hauek ditu:

  • Auditorio-Antzokia, 493 leku dituena.
  • Erabilera anitzeko 5 gela. Horietan, ikastaro soziokulturalak eta herriko zenbait arte-taldeen probasaioak egiten dira.
  • Probasaio-gela. Han, dantzak eta probasaioak egiten dira.
  • Hitzaldi-gela. Bilerak, jardunaldiak eta mintegiak egiten dira han.
  • Jendearentzat irekitako kafetegia.

Zerbitzuak:

  • Programazioa. Hilero, Kultur Etxeko kultura-programazioa aurkituko duzu webgune honetan. Oro har, honelako jarduerak prestatzen dira: haurrentzako eta helduentzako antzerkia, haurrentzako eta helduentzako filmak, mota askotako musika-kontzertuak, dantza-emanaldiak, eta hainbat arlotako hitzaldiak eta erakusketak.
  • Ikastaro soziokulturalak: Iraila eta maiatza bitartean, adin guztietako jendearentzako ikastaroak eskaintzen dira. Une honetan, honako hauek ematen ari dira: esku-lanak, pintura, esmalteak, dantza latindarrak, antzerkia, sabel-dantza, herri-dantzak, flamenkoa eta batuka. Aurrekoez gain, Kirol Patronatuak eta Burlatako Udalaren Hezkuntza Batzordeak beste zenbait ikastaro eskaintzen ditu.
  • Kafetegia: Kultur Etxeko kafetegiak egunero irekitzen du astelehenetan ezik, eta jende guztiarentzat dago zabalik.  Ostatu-kafetegiaren zerbitzuaz gain, bazkariak eta afariak ematen dira han.
  • Wifi.