• Telefonoa: 948 12 73 51

  • Helbide elektronikoa: info@burladajoven.es

    Helbide postala: Ermita kalea, 22. 31600 Burlata (NAFARROA).



Burlatako Gaztelekua Udaleko Zerbitzu Publikoa da, eta 12-30 urte bitarteko gazteentzat doakoa. Burlatako elkarteen, taldeen eta gazteen proposamen eta ekintza berrietarako gune irekia da, gainera, laguntza izan dezakezu bertako eta beste elkarteetako elkarte, gazte eta zentroko langileena. Horrela bada, guztion artean aisia, topaketa, sormen, ezagutza, jokoa, ikerketa, gogoeta… gunea eta gehiago.

Gaztelekuak gazteentzako informazio bulegoa du, gai ezberdinen inguruko informazioa eta ordenagailu-gela bat dauka bertan behar duzuna bilatzeko, lanak egiteko, jostatzeko, sare sozialetan esperientziak elkarbanatzeko… Gainera, topaketa-gela bat dugu jokuekin, futbolinarekin eta ping-pong mahaiarekin; saiakera-gela, grabaketa-gela eta kontzertu-gela musika talde eta gazte musikariek entsaiatzeko; lagapen-gela jarduera ezberdinak egiteko (eskulanak, argazkigintza, dantzak…), sukaldea eta baratze txikia baina oso polita guztion artean landatzen ari garena.

Astean zehar Gaztelekuan hainbat gai ezberdinetako kurtsoak egiten dira (dantzak, sukaldaritza ikastaroa, argazkigintza… denetarik!) eta asteburuak gordetzen ditugu topaketak egiteko, jokoak eta suertatzen ahal diren proposamenetarako.

Gainera, hiru aholkularitza zerbitzu ditugu (sexologia, psikologia eta formazio laborala) gaia lantzen duten profesionalez koordinatua, saio indibidualak zein taldekakoak (eskatu ordua!), tailer interesgarriak ere proposatzen dituzte.

Gaztelekua guztion artean eraikitzen ari gara, proposamenik baduzu? Zerbaiten falta sumatzen duzu? Zu/zuen zain gaude!