Erdi Aroko zubia da, eta zirkulu-erdiko sei arku ditu. Soto izeneko tokian dago, Mendillorrirako bidean. Zubi luzea da, 80 mingurukoa; ezbairik gabe, tamaina egokiko zubia da, ibaia zabaldu egiten baita puntu horretan (50 m-raino, hain zuzen). Nolanahi ere, badirudi historian zehar maiz moldatu izan dutela eraikina; izan ere, zubiaren jatorrizko forma zorrotzagoa omen zen, eta baita handiagoak ere zubiaren alboetako makurdurak.

6 arku ditu zubiak, 9 metroko hutsartedunak. Urari goiti, hainbat formatako brankak ditu, zubiaren bururaino iristen direnak.

Zaila da erabakitzea zubia noiz eraiki zuten, behin eta berriz berreraiki eta moldatu baitute.