Burlatan, 1.980an sortu zen Oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Zerbitzu horrek Oinarrizko Arreta eskaintzen die burlatar guztiei: alde batetik, une jakin bateko behar-egoera duen jendearen oinarrizko premiak asetzen saiatzen da, eta, bestetik, gure biztanleen gizarte-garapen hobea eta egokiagoa bultzatu nahi du. Foru Komunitateak eskaintzen dituen zerbitzu berak ematen ditu Burlatan.

Jarduerak honako programa hauen bidez gauzatzen dira:

  • Harrera eta gizarte-orientazio programa.
  • Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun egoeran daudenei laguntzeko programa.
  • Gizarteratze programa.
  • Haurrei eta familiei laguntzeko programa.

 

Helbidea: Landazabal karrika p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Telefonoa: 948 13 66 36

Faxa: 948 13 63 38

E-Posta: ssb@burlada.es