Zure nabigatzaileak ez badu javascript onartzen, sar zaitez funcionalidades_eu.html web orrian.

BURLATAko UDALA / Donejakue Bidea Nabigazioa saltatu

Eguraldia | castellano | 2012ko otsailaren 8a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

Burlatako
Udala

DONEJAKUE BIDEA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Burlata, airetik ikusita"Ohartuko zara gure hirian gertutasuna eta bere-berezkoa den zerbait badagoela. Bai, zuzen ari zara. Santiagora bidean diren erromesak dira. Orreagatik heldu dira, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute Burlata, eta nahi bat betetzea dute helburu; kultura-, kirol- edota erlijio-motibazioz beteriko nahi bat, hain zuzen ere.

Adin guztietako erromesak ikusiko dituzu, gizonak eta emakumeak, eta jatorri askotakoak: Brasil, Kolonbia, Australia, Taiwan, Japonia, Alemania, Holanda, Irlanda... mugagabea litzateke aipatu beharreko lurraldeen zerrenda.

Karrika Nagusian barna ikusten ditugu erromesak, asmo onez beteriko bizkar-zorroak gainean dituztela. Batzuk alaitsu doaz; beste batzuk, berriz, ez hainbeste. Algaraz nahiz malkotan, izerditan nahiz hoztuta, irrikatsu nahiz itxaropentsu. Haien begiak pozez gainezka ikusten ditugu. Frantziako zubira (edo Zumalakarregiren zubia) nondik joan behar den galdetzen digutenean, besoa Kolonen gisara paratu, eta bidean aurrera segitzeko adorea ematen diegu.

Beharbada, Burlata herria ez dugu hartzen Done Jakueren bideko gune erabakigarritzat, baina, nolanahi ere, Nafarroara Orreagatik edota Dantxarineatik sartu diren erromes guztiek zeharkatu beharreko tokia da. Ez dut ezagutzen Burlatari loturiko elezaharrik ez eta istorio bitxirik ere. Hala ere, badakit erromesei ikaragarrizko harrera ona egiten dietela, Nafarroa guztian egiten dieten bezalakoxea. Izan ere, babes handia ematen zaie beste toki batzuetatik haien irrikak eta poz-ilusioak ekarri dituzten lagunei".

Juan Cañada

Iruñea da Pirinioak Orreagatik igarota zeharkatzen dituzten erromesek topatzen duten lehen hiriburua. Iruñean sartzeko, Magdalena auzoan barna edota Burlatako Bidetik abiatzen dira erromesak. Burlatako Bidea hartuz gero, eta ibaiaren ondotik, XV. mendeko Erdi Aroko zubi bateraino iristen da ibiltaria, Arga ibaiaren gainetik. Zubiaren muturretako batean, Santiagoren irudia ageri da transeptu batean.

Burlataren historia Done Jakueren bideak markatu du. Hala, XII. mendean, Santiagoren hilobia ikustera joaten ziren erromesen joan-etorri etengabea zela eta, bi anaidi sortu ziren Burlatan, ibiltariei elikagaiak zein harrera ona eskaintzeko: San Salvador anaidia eta San Juan Bautista anaidia.

1165ean, gotzainak San Salvador eliza eman zien anaidikideei, eta, beranduxeago, haren ondokoak orube bat eman zien, anaidiak etxe bat eraiki zezan behartsuei laguntzeko. San Juan Bautista anaidiak ere laguntza-zerbitzuak emateko zentro bat sortu zuen.

Done Jakueren bideari esker, zenbait kultura eta bizimoduk elkar ezagutzeko aukera izan dute.

Larrañetako Plaza z/g p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Tel.948 23 84 00 Fax.948 24 48 48 oac@burlada.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du