Actualidad



Irailaren 20tik aurrera, norbanakoek izena eman ahalko duzue Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko: http://izenematea.euskaraldia.eus webgunean edo Burlatan jarriko ditugun lekuetan.

Lehenengo egun hauetan udaletxetik pasa zaitezkete eta bertan izena eman. Izen ematea irauten duen denboran herriko puntu ezberdinetan izanen gara iragartzen dugun egunetan: Kultura Etxean, azokan, eta abar.

Dakizuen moduan, parte hartzeko belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko duzue. Horretarako http://euskaraldia.eus webgunean topatuko duzue erabakia hartzen lagungarria izango zaizuen informazioa.