BIZKARMENDIA 0-3 URTEKO HAUR ESKOLA
Educación y Formación
Burlatako Udaleko Haur Eskolak helburua du 0 eta 3 urte bitarteko haurren garapen integrala, aniztasuna eta giza baloreak sustatzen dituen hezkuntza-proiektu baten bidez.
Haur eskolak haurrari eskaini nahi dio ingurugiro estimulatzailea non maitatua sentitzen den, non ikaste dituen osasun, elikadura, autonomia, atseden eta gizarteratze-ohiturak. Hori guztia haren indibidualtasuna errespetatuz, modu honetan haurraren nortasunaren garapen orokorra bultzatzeko eta haren gaitasun intelektualak, afektiboak, fisikoak eta mugimendukoak indartzeko.
Eskolak 144 haur hartzeko leku adina du, haien adinaren arabera banatuak:
- Bularrekoak, 0 eta 1 urte bitartekoak
- Ertainak 1 eta 2 urte bitartekoak
- Zaharrenak 2 eta 3 urte bitartekoak
Hizkuntz modalitatea elebiduna da, gaztelaniaz eta euskaraz.
Eskola 7:30ean irekitzen da eta 16:30ean itxi.
SARRERA: 8:00etik 9:30era.
IRTEERA:
- 11:50-12:00 bazkaldu egin gabe
- 12:50-1300 irteera jantokiarekin eta siestarik gabe
- 14:30-15:45 irteera jantokiarekin eta siestarekin
Helbidea: Altolagirre kalea p.k. 31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa
Telefonoa: 948 38 26 69
E-Posta: bizkarmendia@burlada.es