Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Bulgariako Ipuinak eta Kondairak

Audios

“Munduko ipuinak eta kondairak” Burlatako Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzuaren proiektu bat da, gure herrian dauden kultura ezberdinen ahozko tradizioari balioa eman nahi diona. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan diren ipuin eta elezaharrak garrantzi handiko ezaugarriak dira kultura bakoitzean, baina, aldi berean, gizateria osoak imajinario komun bat duela erakusten dute, kultura bakoitzak modu ezberdinean adierazten badu ere.

Zeure kulturaren ipuin edo kondaira bat erakutsi nahi baduzu, bidaliguzu audio edo bideo bat whatsapp bidez 676787212 telefonora edo posta bidez diversidad@burlada.es helbidera.

BULGARIAREN SORRERARI BURUZKO KONDAIRA. BULGARIERAZKO KONDAIRA. ROSA DE BULGARIA ELKARTEA.

AMONA MARTAREN KONDAIRA. BULGARIERAZKO KONDAIRA. ROSA DE BULGARIA ELKARTEA.

BULGARIAREN SORRERARI BURUZKO KONDAIRA ETA AMONA MARTAREN KONDAIRA. GAZTELANIAZKO KONDAIRAK. ROSA DE BULGARIA ELKARTEA.

 

Lege-ohartarazpenak:

  • Audioak eta bideoak bidaltzeak berekin dakar argitaratzeko baimen inplizitua ematea Burlatako Udalari, bai bidaltzen dituzten 14 urtetik gorakoentzat, bai bi gurasoeentzat, bai legezko tutoreentzat, 15 urtetik beherakoen kasuan.
  • Audioak eta bideoak aurkezten dituenaren kontu izanen da hauekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Burlatako Udalak ulertzen du lortuak dituela baimenak.
  • Audioak eta bideoak udaleko webgunean jasota geldituko dira eta Burlatako Udalak hauek erabiltzeko aukera izanen du.
  • Burlatako Udalak datu pertsonalak erabil ditzake proiektua kudeatzeko. Parte hartu duten pertsonek Burlatako Udalari lagatzen diote audio eta bideoen erabilera, eta ahalmena ematen diote berariazko tratamendu-irizpideak ezartzeko, haiek behar bezala kudeatzeko, zaintzeko eta zabaltzeko, gure udalerriko dokumentu-ondarearen parte izanen baitira.

Zure datuak babesteari buruzko informazio gehiago honako esteka honetan: https://www.burlada.es/general/politica-de-privacidad/

 

 

Volver arriba