BURLATAKO GAITA JOTZAILEAK
Kulturalak
Burlatako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari lagunduz egin genuen debuta, Barañaingo 1990eko bestetan. Bi urte lehenago bururatu zitzaion lagun talde bati gaita jotzen ikasteko ideia, eta, dagoeneko, 15 urte baino gehiago igaro dira harrezkero. Iruñeko Gaiteroak taldearekin ikasi genuen gaita jotzen. Gure herriko kulturaren alde lan egitea da gure asmoa, gaitaren mundutik abiatuta.
Burlatan antolatutako kultura-ekimen guztietan parte hartzea dagure helburu nagusia, bai Kultura Batzordeak antolatutakoetan (ekaineko San Juan bestetan edota abuztuko Ama Birjinaren bestetan, esate baterako) bai beste erakunde batzuek antolatutakoetan (peñak, elkarteak, parrokiak, eskolak, eta abar).
Urte osoan zehar antolatzen ditugu emanaldiak: Errege Magoen desfilean, Martingalan, San Blas bestetan, Axularren kultura-astean, Burlatako Egunean, Olentzero egunean, eta abar.
Saio gehienak Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin eta Larratz dantza-taldearekin batera antolatzen ditugu; baina, horretaz gain, diana jotzen eta dantzaldietan ere aritzen gara, bestetan.
Burlatatik kanpo, berriz, Euskal Herriko hiri eta herri nagusietako bestetara joaten gara.
Emanaldi guztiak egin ahal izateko, urte guztian zehar egiten ditugu probasaioak; bestalde, Gaitaren eta Danborraren Akademiak ere laguntza ematen digu, handik igarotzen baitira etorkizuneko gaita- eta danbor-jotzaileak.
Lerro hauen bitartez gonbidatzen zaituztegu guregana etor zaitezten, gaita jotzen ikasteko eta elkar ezagutzeko.
Helbidea: Karrobide karrika 17 p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Telefonoa: 638 03 82 89