BURLATAKO TXISTULARIAK
Orain dela 25 urte hasi ginen entzuten txistuaren doinua Burlatan, eta, ordutik, sendotu egin da Burlatako Txistularien taldea.
Burlatako kultura-jarduera guztietan egoten gara: Olentzero eguna, Errege Magoen desfilea, Santa Ageda, inauteriak, San Juan bestak, abuztuko Ama Birjinaren bestak, eta abar. 1996an, adin guztietarako kontzertu pedagogikoak eskaintzen hasi ginen, txistuaren historia, garapena eta hura jotzeko erak ezagutarazteko asmoz.
Presidentea: Jokin Campión Gastón
Helbidea: Jose Mina karrika 14, 6.B p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Telefonoa: 948 24 28 30