Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

CENTRO JUVENIL – GAZTELEKU

Otros servicios

Centro Juvenil - Gazteleku

Burlatako Gaztelekua Udaleko Zerbitzu Publikoa da, eta 12-30 urte bitarteko gazteentzat doakoa. Burlatako elkarteen, taldeen eta gazteen proposamen eta ekintza berrietarako gune irekia da, gainera, laguntza izan dezakezu bertako eta beste elkarteetako elkarte, gazte eta zentroko langileena. Horrela bada, guztion artean aisia, topaketa, sormen, ezagutza, jokoa, ikerketa, gogoeta… gunea eta gehiago.

Gaztelekuak gazteentzako informazio bulegoa du, gai ezberdinen inguruko informazioa eta ordenagailu-gela bat dauka bertan behar duzuna bilatzeko, lanak egiteko, jostatzeko, sare sozialetan esperientziak elkarbanatzeko… Gainera, topaketa-gela bat dugu jokuekin, futbolinarekin eta ping-pong mahaiarekin; saiakera-gela, grabaketa-gela eta kontzertu-gela musika talde eta gazte musikariek entsaiatzeko; lagapen-gela jarduera ezberdinak egiteko (eskulanak, argazkigintza, dantzak…), sukaldea eta terraza polit bat gauza jarduerak egiteko ere.

Astean zehar Gaztelekuan hainbat gai ezberdinetako kurtsoak egiten dira (dantzak, sukaldaritza ikastaroa, argazkigintza… denetarik!) eta asteburuak gordetzen ditugu topaketak egiteko, jokoak eta suertatzen ahal diren proposamenetarako.

Gainera, bi aholkularitza zerbitzu ditugu (sexologia eta psikologia) gaia lantzen duten profesionalez koordinatua, saio indibidualak zein taldekakoak (eskatu ordua!), tailer interesgarriak ere proposatzen dituzte.

Gaztelekua guztion artean eraikitzen ari gara, proposamenik baduzu? Zerbaiten falta sumatzen duzu? Zu/zuen zain gaude!

       2021-2022ko GAZTERIARI BURUZKO IKERKETA:

Hemen duzu informazio guztia:

Gazteeen Diagnostikoariz buruzko panelak

 

Ordutegia:

•Kurtsoan zehar (irailaren bigarren astetik San Juan jaietara):

  • Astelehenetik larunbatera: 17:30etatik 21:00etara.

•UDAN:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:30etatik 21:00etara.

Helbidea: Ermita kalea, 22. 31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa

Telefonoa: 948 12 73 51

Email: gazteleku@burlada.es

Facebook: Centro Juvenil de Burlada-Burlatako Gazteleku

Twitter: @BurladaJoven

Instagram: @gaztelekuburlada