PADRES FORMADOS

Gurasotasun positiboari eta familia-orientazioari buruzko prestakuntza
Leticia Garcés Larrea Pedagoga da Nafarroako Unibertsitatetik (2009), Hezkuntza Emozionaleko eta Ongizateko Graduondokoa Bartzelonako Unibertsitatean (2016), Adimen Emozionaleko Masterra (2017) eta Neurohezkuntzako ikasketak (2018) Madrilgo UNEDen eta Psikologia Positiboko Europako Institutuan (2019).
2010ean, Padres Formados plataforma sortu zuen. Plataforma horren bidez, familiei eta profesionalei hezkuntza emozionalarekin eta gurasotasun positiboarekin lotutako gaietan ematen dizkien prestakuntzak kudeatzen ditu, bai aurrez aurre, bai online, nazio mailan eta nazioartean (Kolonbia eta Mexiko, besteak beste). 2010etik Hezkuntza Emozionalari buruzko Kongresuak antolatzen ditu Nafarroan, eta Burlatan du familia-orientazioari buruzko kontsulta pribatua; online ere ematen du arreta.
RIEEBeko (Hezkuntza Emozionalaren eta Ongizatearen Nazioarteko Sarea) sorrerako bazkidea da eta Espainiako Hezkuntza Emozionalaren Elkarteko bazkidea. Gasteizko UNEDeko Adimen Emozionaleko Eskolako irakaslea da, eta UNIReko (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea) «Adimen Emozionaleko Unibertsitate Aditua» ko irakaslea.
Cadena Ser Tudela irratian parte hartzen du astero hezkuntza eta familia gaiei buruz, Ser Padres aldizkarian ere idazten du eta “Eduemo Lab” UNEDeko Emozio Hezkuntzako Laborategian kolaboratzen du.
Guatemalako adingabeen zentroetan lan egin zuen, lankidetza- eta hezkuntza-proiektuak koordinatzen (2002-2007), eta esperientzia horri esker jakin zuen gurasoen prestakuntza zela haurren eskubideak babesteko gakoa.
Ipuinen eta “Emociónate” diskoaren egilekidea da (2014). «Padres Formados, hijos educados» (2017) liburuaren egilea, «Beldurrik gabe hezi» (2018) gida deskargagarriaren egilea eta «Dragombolo saca el bolo» (2020) frustrazioa kudeatzeko ipuinaren egilea.
Halaber, «Educar sin miedo» sentsibilizazio-kanpaina bultzatzen du. Horretarako, gurasoen gaitasunei eta haurrei emandako tratu onei buruzko sentsibilizazioko hamar film labur sortu ziren.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara.
