ESKOLA LAGUNTZA – LAGUNDU ARAKIL
Hezkuntza arlokoak
- Banakako laguntza ematen diegu kultura- edota ekonomia-baliabide urriak dituzten familietako haurrei, bai etxeko lanak egiteko bai bestelako zailtasun akademikoei aurre egiteko.
- Aisialdi- eta astialdi-jarduerak antolatzen ditugu, kultura desberdinetako haurrek integratzeko gaitasunak gara ditzaten.
- Haur horien gurasoei ere laguntza eta orientazio-zerbitzua eskaintzen diegu.
Emakumeok osatutako borondatezko elkarte bat gara, eta astean zenbait ordu ematen ditugu arestian aipaturiko zereginetan. Gurekin lan egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta zeure zalantzak argituko dizkizugu.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
Helbidea: Lantz Hiria karrika p.k.31600 Burlata (NAFARROA)
Telefonoa: 635 12 95 97
E-Posta: lagunduarakilasociacion@gmail.com