EUSKAL HERRIA PEÑA
Duela 20 urte inguru, bi lagun talde elkartu ziren (“Los Cencerros” eta “Torpedo-estropicio”), eta Euskal Herria peña sortu zuten.
Helburua: Burlatako kultura-, kirol- eta besta-ekimenetan parte hartzea. Pilota-txapelketa bat sortu zuten, eta handik sortu zen gero Burlatako Pilota Eskola. Areto-futboleko zenbait talde eta futboleko bat (Boscos lehiaketan) biltzen ditu.
Kultura-jarduerak: Bazkideek osatutako txaranga bat sortu zuten, eta Olentzero eguna eta inauteriak antolatzen parte hartzen dute. Bestelakorik ere antolatzen dute: kultura-astea, Balda anai-arreben omenaldia, Maiatza Rock, Santa Maria zentrora bisita, Bosniako haurrei laguntza emateko kanpaina, eta abar.
Helbidea: San Frantzisko karrika 13, behea p.k.31600 Burlata (NAFARROA)