
2025eko Burlatako Jaietako kartel erakusketa
2025eko ekainak 9 - 2025eko ekainak 27 | 17:00 - 21:00 Larunbat, igande eta jaiegunetan, programazioaren arabera.
Erakusketa Aretoa (Kultur Etxea)

Herri bozketaren bidez aukeratuko da kartel irabazlea. Lehiaketaren oinarrietan aurreikusitako epaimahaiak hiru kartel finalista hautatuko ditu. Erabakia apelaezina izango da, eta ekainaren 3an, asteartean, emanen da jakitera hainbat hedabideren bitartez.
Ondoren, herritarrek parte hartzeko epea zabalduko da, ekainaren 16tik 29ra, banakako bozketaren bidez; hala, herritarrek gehien bozkatzen duten kartelak irabaziko du lehiaketa.
Bozketa udalaren webgunean eginen da (www.burlata.eus). Banakako botoa aurrez aurre eman nahi izanez gero, Burlatako Udalaren Herritarrendako Bulegoan edo Kultur Etxeko bulegoan ematen ahalko da, ekainaren 27ra arte. Botoa eman ahal izateko baldintzak 16 urtetik gorakoa izatea eta Burlatan erroldatuta egotea dira.
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK
