Lau urtaroak

2022ko ekainak 8 - 2022ko ekainak 29 | Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 21:00etara.

KULTUR ETXEA

Foto evento

Lau urtaroak bilduma urtaro desberdin edertasuna atzematen saiatzetik sortu zen.

Zoriontasun, nostalgia, alaitasun eta bake une txikiak dira, eta islatuta ikus ditzakegu geure eguneroko bizitzaren parte direlako. Egunerokotasuna ohiz kanpokoa bihurtzen duten uneak, gelditu eta behatu besterik ez da egin behar.

Hain bizi erritmo bizia daramagu, ia ez dugula astirik gertatzen zaigunaz gozatzeko. Pandemiak agian ahaztuta geneukan zerbait erakutsi digu, garrantzitsuena oraina bizitzea eta garai txar bat igarotzen dugunean itzuli ahal izateko oroitzapenak biltzea dela.

Lau urtaroak izenburuarekin musikari keinu bat egin nahi izan diot, nire egunerokotasunean beti presente dagoena, nirekin doana, inspiratzen nauena eta nire pinturaren parte dena. Esperientzia osoa izan dadin, gustuko duzun koadro bakoitzerako abesti bat aukeratu dut.

Espero dut zuretzako une honetaz gozatzea, ni margotzen gozatu dudan bezainbeste, maitasunez prestatu dudan hemen aurkezten dizudan erakusketaz.

Eskerrik asko etortzeagatik!

Carmen Vidondo

Volver arriba