Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Navarroa eguneko kontzertua Abesbatza San Juan Bautista Burlata

2023ko abenduak 3 | 12:00etatik

Kultur Etxeko antzokia.

Foto evento

    San Juan Bautista Abesbatza 1948an sortu zen, lehenengo zuzendaria izan zen Tomás Lamariano eta parrokiako organista zen María Azcárateren eskutik. 1979an Javier Vesperinasek bultzada berri bat eman zion abesbatzari. 1991an Mª Victoria Vidaurrek hartu zuen zuzendaritzaren lekukoa.
    Abesbatzak urtean zehar Burlatako jarduera kulturaletan eta jaietan parte hartzen du (Aste Santua, San Juan, Jasokundearen Jaiak, Santa Zezilia, Eguberriak, María Azcárate Memoriala…) eta, halaber, parrokiako ospakizun liturgikoetan.
    Ugariak dira Nafarroan zehar eskeinitako kontzertuak, hala nola Espainiako hainbat herritan eskaini izan dituenak. Abesbatzak 2 CD grabatu ditu: Miscelánea, 19 abesti ezberdinekin, eta Cantos al niño Dios, eguberrietako abestiekin, azken hau 2016an grabatua.

     

    María Victoria Vidaurrek, Abesbatzaren zuzendariak, bere historia kontatzen du bideo honetan eta San Juan Abesbatzak bere 75 urteak ospatzeko oparitu zigun kontzertu bikaina zuzentzen du.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba