Afrotopía

2021eko urriak 1 - 2021eko urriak 31

Kultur Etxea

Foto evento

2021eko Udazken Solidarioaren Jardunaldien barruan

URRIAREN 1ETIK 31ERA

Felwine Sarr idazle, ekonomialari eta musikari senegaldarrak afrotopía terminoa sortu zuen 2016an.

Bere liburuan, Casa Africako saiakera bildumaren parte dena, afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat proposatzen du, kontinenteko autore askok eskatzen duten deskolonizazio mental horren alde eginez.

Erakusketa Afrikako 35 argazkilari gaztek ACERCAk antolatutako hiru tailerretan egindako lanen aukeraketa da. Argazkien bidez, artista hauek Afrikako utopia propio honi buruzko hausnarketak islatzen dituzte.

6 ASTEAZKENA
Erakusketaren azalpen didaktikoa, Héctor Mediavilla komisarioaren eskutik
Ordua: 19:30 h.

Lekua: Erakusketa-aretoa (Kultur Etxea).

Antolatzaileak: ZERO POBREZIA taldea eta Burlatako Udala.
Laguntzaileak: Nafarroako Gobernua, Agenda 2030, Bakearen aldeko Lankidetzarako Batzarra, Felipe Rinaldi Fundazioa, Medicus Mundi, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay Solidaridad, Hezkuntza, Tau Fundazioa Garapena eta Kultur Etxea.

 

Volver arriba