Ángel Iribarren: “Gizatasun Laginak. Itxaropenaren indarra.”
2023ko abenduak 11 - 2024ko urtarrilak 5 | Datorren ostegunean, hilak 28, Erakusketa Aretoa itxita egongo da. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara.
Erakusketa Aretoa (Kultur Etxea)
Erakusketa solidario honen helburua da justizia sozialeko parametroetatik abiatuta tokiko eta nazioarteko eremuan lan egiten duten erakundeen jarduera ekonomikoki indartzea. Erakusketako piezak saltzeagatik bildutako guztia honako erakunde hauen lanerako erabiliko da:
AITA MARI, ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA,
https://www.smh.eus/eu/aita-mari/proiektua
ANARASD, RASD-EN LAGUNEN NAFARROAKO ELKARTEA,
https://www.anarasd.org/quienes-somos /
EGUNEAN BAZKARI DUINA BEHAR DUENARENTZAT,
Erosleek berek bideratuko dute GKEetako bati ezarritako prezioa dohaintza-formularen bidez, eta, horrela, kasu horietan legez aurreikusitako zerga-kenkariak eskuratzeko aukera izango dute.
3 GGKEen ordezkariek hitzaldi txiki bat eskainiko dute abenduaren 13an, 14an eta 19an, 19:00etan, beren lana ezagutarazteko.
Hilaren 13an, Aita Mari itsas salbamendu humanitarioari eskainiko zaio. Erreskateak Mediterraneoan. Iñaki Goñi Zubirik Gobernuz Kanpoko Erakunde honek bere itsasontzitik egiten dituen lanez hitz egingo du: “Migrazioa, eskubide bat eta gai humanitario bat”.
– 14an, Anarasdera, Rasden lagunen Nafarroako Elkartera. Egun honetan, Txaro Pardok Saharar Herriaren historia eta egungo egoeraren berri emango du.
– Abenduaren 19an, asteartean, Zaporeak. Egunean bazkari duina behar duenarentzat. Elisa Huartek eta Santiago de Miguelek Lesbos uharteko migrazio-egoerari buruz hitz egingo dute, zehazki, Kara Tepe errefuxiatu-esparruan, eta gobernuz kanpoko erakundea bertan egiten ari den jardunari buruz. Une honetan, 2.700 anoa inguru banatuko dituzte egunero janari duinarekin.
Ángel Iribarren: «Muestras de humanidad. La fuerza de la esperanza.»
Egilea.
Bere sorkuntza-lanean, Ángel Iribarrenek gizakiarekiko eta gizakiok osatzen ditugun gizarte-ereduekiko duen etengabeko interesetik ulertzen du bere burua. Bere esperientzietatik eta kezketatik sortzen da azaltzen duen lana.
Egiaren, han-hemenka inguratzen gaituenaren bilaketa proiektatzen digu, eta duintasunik ezaren agerpen ororen aurrean erreaktibo baizik agertu ezin denaren zintzotasunez egiten du.
Obra.
Oraingo honetan zurak, harriak eta burdinak osatzen dituzten elementu gisa komunikazio plastikoko ekintza orok behar duen harreman orekatua lortzen duten piezak aurkezten dira.
Formak, koloreak edo posizioak egilearen adierazkortasunari erantzuten diote, baina beti behar besteko irekitasunarekin, behatzaileak bere interpretazioa egin ahal izan dezan.
Ukigarriak, bolumenek hartzen duten espazioak eta materialen sendotasun nobleak, lehenagoko usadioen oroitzapenekin, edertasun bare hori birsortzen dute, naturaletik, egiazkotik, sortzen dena.
Erakusketa.
Hasiera batean XX. mendeko euskal eskultore handien erreferentzia izanik estilo propio batera iritsi arte eta erakutsi gabeko aldi luze baten ondoren, bere lanaren bilduma baten aurrean gaude, orain arte sortutakoaren zirkulua ixteko asmoz.