Ardantzeta Dantza Taldea eta ondorego Topadantza
2024ko irailak 6 | 19:00 | Iruñerria Dantzabira
Francisco Zubiate plaza “Parrita”
Ardantzeta Dantza Taldeak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du. 2023an Zaindaria dantza ziklo berriaren zati bat estreinatu zuen, horren lehen piezak sortuz: Kalejira, Ezpatadantza, Makildantza eta Arin Arina, jada existitzen den Noaingo jotari gehitzen zaizkionak. 2024an Zaindaria osatzen du taldeak pieza berriekin, ziklo anitza osatuz eta tokiko folklorea bultzatuz.
San Migel, Noaingo patroiaren kondaira du inspirazio iturri Zaindariak. Dantza taldearen egoitza da Noain ere. Kondairan oinarritzen dira dantzetarako jantzi eta ideiak: esaterako, zortzikotea osatzen duten kideak erdi aroko gerlariaren, Teodosio Goñikoaren interpretazio bat izatea, eta kapitaina, San Migelen metafora gisa.
Iraupena: 60´ y 75´