“Como un pez”
2024ko martxoak 3 | 18:30 | Haurrentzako Antzerkia GAZTELERAZ | 4 urtetik gora.
Kultur Etxeko antzokia.
Producciones Maestras
| Martziali betidanik gustatu izan zaio arrantza egitea, orduak eta orduak ematea bere txalupa txikian. Baina azken boladan badirudi arrainek saihestu egiten dutela, agian apur bat despitatua dabil…
Martzialek gustuko ditu gogoratzea sorosle izan zenekoa, bere musika-kutxa, bere burua ume gisa ikustea… baina zerbait aldatzen ari dela nabaritzen du. Dagoeneko ez du bere burua seguru
sentitzen kalean, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu eguneroko orainaren xehetasunak oroitzen.
«Arrain bat bezala» lanak memoria nola lausotzen den islatzen du, Martzialen iragana eta oraina nola urtzen diren errealitate berri batera iritsi arte.Ikusizko poesiak eta musikak sentsibilitatez, maitasunez eta itxaropenez beteriko istorioa egituratzen duten ikuskizunean pixkanaka oroimena galtzen ari dela erakusten du.
Iraupena: 55’
Egilea eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán | Antzezleak: Patxi Larrea eta Ángel García Moneo
Sarrerak:
- Aldez aurretik: 5€.
° 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
° Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte. - Leihatila: 7€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.