Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

“Burlada/Uganda, senidetze solidarioa”

2021eko abenduak 17 | 19:30 h.

Kultur Etxeko hitzaldi aretoa.

Foto evento

 

ARUA/Arua Elkartasunak bazkide, auzokide, udal, erakunde edo enpresa batek Ugandan garatzen
dituen proiektuen alde euro bakar bat jartzen duenean hartzen duen konpromisoaren jakitun da.

Konpromiso horri erantzutea da mahai-inguru honen helburua.

Bertan, gaur egun garatzen ari diren proiektuak azalduko dira, bai eta Burlatako Udalak azken urteotan
emandako dirua zertara bideratu den ere.

Aritz Azparren, Cooperative اGrowth Ugandako zuzendariak, gure proiektuetako batzuk eta garatzen diren ingurunea aurkeztuko ditu. Ugandan gure jardueraren errealitatea modu atsegin eta freskoan ezagutzeko aukera paregabea.

Gure lankide Aritzek hitz egiten duen atala zuzenean ikusi nahi baduzu, joan 33:20 minutura.

https://www.eitb.tv/es/video/vascos-por-el-mundo/6156/188684/uganda/


Antolatzailea
: Arua Elkartasuna.

Solidarios con Arua

Nafarroan egoitza duen GKE bat da, Ugandako iparraldean dagoen Arua eskualdearen garapen integralaren alde lan egiten duena.

Senidetzea, lankidetza, integrazioa eta ahalduntzea dira bere ezaugarri nagusiak.

Moyo eta Adjumani barrutietan egiten dugu lan, Mendebaldeko Nilo eskualdean.

1990etik 12 proiektu bereizi baino gehiago egin dituzte hainbat arlotan, hala nola gizartean, hezkuntzan edo osasunean.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba