Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Burlatako Martingala

2023ko otsailak 20 - 2023ko otsailak 21

Foto evento

    1988 urtetik hona egiten den Burlatako ihauteriari ematen zaion izena.

    Ihauteri – astelehenean, ilunabarrean, Burlatako alde zaharrekogiro lasaiak eztanda egiten du joasikeroen istilu eta eskanbilez. Haiek, joasikeroak, panderetaz eta erratzaz armatuak dabiltza Lukas Aierbekoaren bila, ezkiltxo edo kanpaitxo txiki – txikiei eraginez, Lukas atxilotu eta herrian barna jendearen aurrean erakusteko asmoz. Honekin batera atxiloketa ospatu eta MARTINGALAren dantza egingo dute panderetak joz eta herritar begiraleei erratzaz eraso eginez.

    20 Astelehena

    Lukas de Aierberen harrapaketa eta Konpartsaren ibilbidea.
    19:30ean. Irteera San Juan plazatik.
    Ibilbidea: San Juan plaza, Alde Zaharra, El Soto, San Frantzisko, Lavanderas, Ermita, Hilarion Eslava, Nagusia, Nogalera eta Elizaren plaza.

    21 Asteartea

    Lukas de Aierberen epaiketa, exekuzioa eta heriotza
    Lekua: Ezkabazabal plazan.
    Irteera: 19:30.
    Ibilbidea: San Juan plaza, Mokarte, San Frantzisko, Hilarion Eslava, Zangozako merindadea, Azpako kontzejua, Bentetak.

    PERTSONAIA

    LUKAS DE AIERBE

    Martingalaren pertsonaiarik nagusiena. Tolosarra jaiotzez, Atarrabian bizi izan zen, eta Burlatan sorginkeri batzuk egin omen zituen, Izpiritu gaiztoak kanporatzeaz gain, sendagile ere ba omen zen.

    MUXINARIAK

    Lukas de Aierbe laguntzen duten beltzez jantziriko emakumeak dira, negar batean pasatzen dute ibilaldi guzia.

    ZORROTZAK

    Lukas de Aierbe preso daramaten epaileak dira, bigarren egunean hauek epaituko dute Lukas.

    JOASIKEROAK

    Martingalan doan jende guziari deritzo koloredun jantzia, erratza tipia, pandereta, lastozko txanoa eta ezkiltto edo kanpanila batzuk daramazkite. Ezkittoak eramatearen arrazoia hauxe da Burlatarron ezizena izan den “campaneros” horrekin usadioa lotzea.

    AKERBURU!!! TXAKURBURU!!!

    Lukas de Aierberi ibilaldia guzian zehar oihukatzen zaizkion maldizio eta biraoak dira.

     

     

     

     

     

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba