Carmen y Lola (2018)
2022ko maiatzak 9 | 18:30 h. Sarrera doan lekua bete arte.
Kultur Etxeko Antzokia.

“Zinema-heroinen” zikloa
Carmen Madrilgo aldirietan bizi den ijito nerabe bat da.
Familia eta komunitatearen zati bat ezkontzeko zain dago. Lola ezagutzen duenean, bere bizitzak 360 graduko bira ematen du. Elkarrekin aurre egingo diete beren harremanari jartzen dizkioten eragozpen guztiei, haien familiak barne.
Ez zaie gomendatzen 12 urtetik beherakoei.
Zuzendaritza eta gidoia: Arantxa Echevarría.
Musika: Nina Aranda.
Argazkigintza: Pilar Sánchez Díaz.
Aktoreak: Zaira Romero, Rosy Rodríguez, Moreno Borja, Carolina Yuste, Rafaela León.
Generoa: LGTBIQ gaia. Drama erromantikoa. Nerabezaroa.
Irakaslea eta dinamizatzailea: María Castejón Leorza. Historialaria, irakaslea, idazlea eta zinema-kritikaria. Komunikabideetan genero-irudikapenak egiten aditua.
www.mariacastejonleorza.com
Antolatzailea: berdintasun Arloa.
María Castejón Leorza
Zinemak erreferenteak eta imajinarioak sortzeko gaitasuna du. Iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero-estereotipo eta –rol desberdinak indartzen ditu, baina, era berean, bada protagonista femeninoak dituen zinema bat, pixkanaka ordena sinboliko patriarkal hori fakturatzen ari dena.
Zinema beste ikuspuntu batetik ikusaraziko diguten film batzuk ikustea proposatzen dugu, elkarrizketa eta eztabaida ahalbidetzeko eta, batez ere, emakumeen filmen unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuei erreparatzeko.
Proposamen beharrezkoa, dinamikoa eta parte-hartzailea da, hainbat irizpideren arabera aukeratu diren filmei genero-ikuspegia aplikatzen diena, hala nola emakumeen protagonismoari, jorratutako gaiei edo nazionalitateei, eta beste mota bateko irakurketa zinematografikoak egitea, emakumeen hainbat errealitatetara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea du helburu.