Udako zinema EUSKARAZ: “Nora”
2024ko abuztuak 23 | 22:00
Kultur Etxeko plaza

Norak 30 urte ditu, Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere lagun Meriren seme-alabak zaintzen ditu. Herriko aldizkarian horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia-idazle izatea da.
Bere aitonaren heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Nora Euskal Herriko kostaldetik norabiderik gabeko bidaia bat egitera abiatuko da, aitonaren errautsak amonaren ondora eramateko. Bideak laster erakutsiko dio bere ametsa aitzakia bat besterik ez zela eta benetako nahia aske izatea, hazi, zauriak itxi eta zoriontsu izateko baimena bere bururari ematea zela.
Ez da gomendatzen 7 urtetik beherakoentzat
Lara Izaguirre. Espainia. 2020.
Komedia dramatikoa. 100´